XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arantzazu'ko Batzarra.

Iritzi ta aburu.

Arantzazu'ko Eliza berriaren jaiak aurten dirala-ta, Euskaltzaindiak Agor-il onetan ikastaldi-batzar batzuek eratu nai izan ditu Gipuzkoa-ren Zaindari dan Amaren babesean.

Antxe, Arantzazu'ko bakardi paketsu-paketsuan; erri aundietako zarata ta ixkamilletatik urruti; gure Erriaren Zaindari zerutar dan Amaren beroan; ainbeste ta ainbeste lan Euskeraren alde egiten duten AA. Prantziskotar aien etxean.

Antxe joan zaizkigu iru egun, senti gabe, erleak erlauntzean bezela lan ta lan, bakoitzak bere iritzia besterenekin kontrastatzen berdinkatzen batez ere.

Guztiok su batean irazekirik, Euskeraganako maitetasunik beroenean irazekirik.

Bakoitza geren gisa, geren kasa, geren aldetik diardugu lanean aspalditxo ontan euskaltzaleok.

Bakoitza geren aldetik.

Eta ola-ola bakoitza geren iritziari loturik bizi gera.

Guztiok iturri bakar batetik, maitetasun eder batetik sortuak diralarik, bakartasunean lan egiñez, gure iritziak beren-gisakoegi biurtu oi dira askotan.

Maitetasun bat-berak, ostikada berezia, reactio berezia du bakoitzagan.

Ala bear zuan.

Eta ola azaldu da Arantzazu'ko Batzarretan.

Bañan olako batzarrak ba'dute gaxotasun ortarako sendagarri berezi bat.

Bakoitzak bere iritzia besterenekin kontrastatzeko egokitasun eder bat dira.

Arantzazu'n (nik uste) orixe izan da, aurten lortu degun gauza on bat, onenetan bat.

Geuronak besteri entzunerazi-ta lasatu, ta besterenak entzun eta geuronakin berdinkatu-ta biotza zabaldu, guztion iritziak ein batera etorri ote-litezken, guztiok iturri beretik sortuak diranez.

Lenengo batzarretan iritziak askotaz ere gaziago ziran alkarrentzat.